Hirugarren astea

Azaroaren 27a, ostirala

Gaurko klasea emateko ez gara ordenagailuen gelara joan, gure gela arruntera baizik. Andonik, BQn lan egiten duen kolaboratzaile bat ekarri du robotikaten inguruan azalpen tzikia egitera eta zenbait kontzeptu argitzeko. 
Egin duen lehenengo gauza robotikaren mundua azaltzea da eta hezkuntzan duen erabirera, baita ere azaldu digu duen garrantzia munduan eta emendk urte batzuetara askos garrantzitsuagoa izango dela. Guzti hau azaltzeko powert point baten bidez laguntzen zen. 

Azalpen teorikoaren ostean, praktikarekin hasi gara. Ordenagailuetan Bitbloq programa zabaltzeko eta zenbait gauza instalatzeko eskatu dizkigu eta arazo batzuk izan eta geto lortu dugu. Gero, ZUM kitaren plaka ordenagailuan konektatu dugu eta LED argiak programatzen ibili gara, guk nahi dugun moduan pizteko eta itzaltzeko. Trasteatzen egon eta gero errazago suertatu zaigu eta botoia erabiltzen zaiatu gara baina ez dugu denborarik izan.

Gaurko klasea momenturarte gehien gustukoen izan dudana da. Robotika oso interesgarria iruditzen zait eta institutoan, teknologia ikasgaian egin genien momentutik gogoko dut. Gainera, klase praktikoa izan da gehien bat, hori dela eta askos entretenigarriagoa izan da. Gainera Andonik galdetu digu ea gogoko izan dugun eta denbora gehiago nahi badugu horrelako klaseren bat egiteko, guztiok baietz esan dugunez espero dut ostiral honetan egindakoa errepikatzea, edo behintzat zerbait antzekoa. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina