Bostgarren astea

Abenduaren 17a, osteguna https://i.creativecommons.org/l/by-nc-nd/4.0/88x31.png Gaurko saiorako gure proiektua amaituta geneukan, baina Andonik beste aldaera bat sartzeko proposatu digu. Jarri behar genuen kasua, klasean ahuleziaren bat zuen mutiko bat klasean genuela zen. Guri interesgarria iruditu zaigu, irakasleak klasean jarritako adibidea eta ume gor bat genuela aukeratu dugu, beraz, ume horrek ere bideoa ulertu ahal izateko keinuen hizkuntza sartu behar genuen gure proiektuan, eta horretarako, youtubetik hartu dugu bideo bat non emakume batek keinuen hizkuntzean aritzen zen eta bideoaren eskina batean jarri dugu minimizatuta.

Guztiok bideoa amaitzean, gure taldea bolondres bezala aurkeztu gara bideoaren aurkezpena egiteko eta nola egin den mintaia azaltzeko. Hemen azpian ikusten den moduan:




Aurkezpena egiteko, arbel digitala erabiltzen eta nola jartzen den ikasi behar izan dugu, eta nahiko erreza eta intuitiboa izan da. 

Klase honetan jarritako aldaerak interesgarriak iruditu zaizkit, talde bakoitzak aldaera ezberdinak jarri dituzte eta hori garrantzitsua iruditzen zait, biharko egunean irakasleak garenean, arazoen aurrean, irtenbide askarrak eta onak aurkitzen jakin behar ugulako.




Abenduaren 18a, ostirala

IKT- ko azken eguna eta oporrak baino lehen azken eguna jada! Gaurkoan eta aurretik esan bezala, gure ikaskideak ebaluatzeko eguna izan da eta bakoitzari, beste lau ikaskide tokatu zaizkigu. Ebaluatzeko irizpideak, mail baten bidez bidali dizkigu Andonik, hori dela eta, nahiko erraza izan da, bakarrik blogak ondo ikuzi eta irizpide bakoitzean nota jarri, gero irakasleari bidaltzeko.
Nik ebaluatzeko izan ditudan blogak oso onak izan dira, ondo idatzita, baliabideak erabiliz... hala eta guztiz ere blogak ez zaizkit oso erakargarriak iruditzen eta internetetik banabil egun normal batean zehar, ez nintzen batean geldituko.

Lankideen artean eguindako ebaluaketaz aparte, anonimoki irakaslearen ebaluaketa ere agin behar izan dugu, eta nahiko notak onak jarri dizkiot bere klaseak desberdinak eta dinamikoagoak izan direlako, eta nire kasuan hori gustuko dudalako. 
Horren ostean klasekide batzuk joan behar izan gara, beste irakasle batekin aurkezpenak egin behar ganituelako.

Bukatzeko hemen usten dizuet nire taldeak eta nik (Asier Angulo, Aitor Cobo, Ane diez eta Idurre) egindako proiektua: EKOGARBI XABOIA!!








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina