Lehenengo astea

Azaroaren 12a, osteguna

Ikt klaseko lehenengo egina izan da praktikako irakaslearekin. Klasea hasteko, azaldu digun lehenengo gauza ebaluatzeko metodoa izan da eta zenbat puntuatuko zuen atal bakoitzak, horretaz dabatitzen egon gara eta azaldu digu guri utziko digula notaren ehuneko bat jartzen, irizpide batzuei jarraituz utziko digula. Ondoren arbelera atera gara eta banakako aurkezpena egin dugu, gure zaletasunak, adina, ikasketa etb esanez.

Oso pozik atera naiz lehenengo klase honetatik, irakasleak sortutako giroa ona izan delako. Klasea ez da izan txapa utza, gure partaidetza beharrezkoa zen eta pentsatzen dugunari garrantzia ematen dio eta beraren ikasgaian zehar hori ikusiko dela dirudi. Horretaz gain garrantzitsua iruditu zait hasieratik hastea, basea eta prozedurak ezarriz.










Azaroaren 13a, ostirala

Bigarren klase honen hasieran telofonika konpainiak 2014ean publikatu zuen bideo bat ikusi dugu, hau, jendeak gaur egungo jendeak internerataren inguruan egiten duen erabilerari buruz doa. 
Ondoren klasekideen hartean bideoaren inguruan hitz egin dugu:






Horren ondoren Big Bang Data deitutako dokumentu bat sortu behar izan dugu hiruko taldeetan eta irakaslearekin partekatu dugu. Talde batek klaseko beste guztiei azaldu behar zien horri buruz. Big Bang Data proiektua murgilduta gauden datu leherketaren fenomenoan oinarritzen den proiektua da.

Ondoren, sare sozialak eta identitate digitalaren inguruko bideo bat ikusi dugu, bideo gogorra zen baina gaur eguneko egoera baita.
Hemen bi bideoak:

"El peligro de las redes sociales"




"Redes sociales identidad digital"





Bukatzeko, arriskuei buruzko hausnarketa egin dugu eta gero blogarekin segitu dugu lanean.



Irakasleak galdera ezberdinak proposatu dizkigu betetzeko eta lehenengoa identitate digitala zer den azaltzean datza.

Bilaketaren emaitzak erakusten dituen zure izen-abizenei lotutako sare sozial, iruzkin, argazki...guztiek zure identitate digitala osatzen dute, hau da, interneten bidez argitaratzen dituzun norbanako bizitzaren aspektuak ; argazkiak, albisteak, bideoak, blogak...
Gaur egun, teknologiaren hedapena dela kausa, gero eta garrantzi handiagoa daukan aspektua da. Izan ere, herrialde garatuetan internet funtzeskoa bihurtu da gizakien eguneroko bizitzarako. Honek, zenbait aspektu positiboak ditu, baina baita negatiboak ere.
Hau guztia dela eta txiki-txikitatik landu beharra dagoela uste dut, eta ez bakarrik etxean,baita ikastoletan ere irakatsi beharreko gauza bat dela uste dut. Era asko egon daitezke identitate digitala lantzeko, baina era adierazgarria izango litzateke bideoen bidez, gertatu ahal diren ereduak jarriz eta nola zaindo ahal duten haien pribatutasuna azalduz.

Nire ustez identitate digitala oso garrantzitsua da eta hori dela eta kontuz ibiltzen naz sare sozialetak jartzen dudanarekin. Ahalik eta datu gutxien jartzen ditut interneten; esaterako facebooken, bakarrik nire izena eta posta kodea dira egiazkoak. Horretaz gain ez ditut nire bizitzako gauzak azaltzen ezta argiratazen eta argazki gutxi batzuk bakarrik igotzen ditut. Sare sozial guztiak arriskutzuak izan ahal direnez eta nire pribazitatea zaintzeko asmotan, guztiak itzitak daude, hau da, nire gauzak ikusteko baimena eskatu behar didate.
Nire bizitza normalean ez dut gogoko ez ezagunak sudurra sartzen egotea nire bizitzan, honengatiz uste dut nire identitate digitala nire bizitzarekin bat datorrela.































iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina