Laugarren astea

Abenduaren 10a, osteguna

Pasaden astean zubia eta greba izan zela eta, ez genuen IKT-ko klase praktikorik eduki eta gaurkoari klasea hasiera emateko, aurreko klaseetan egindakoa azaltzera atera zen klasekide bat. Horren ondoren Andonik taldeetan egindako PBL-ak praktikan jarriko genituela esan zigun, baina ez osorik, oso luzea izango zelako. Guk sortutako iragarkiaren bideoa egingo dugu, Adobe Premier Pro progaramekin egingo dugu muntaia. Hori dela eta, Gaurko amaituta ekarri dugu aurreko asteetan hasitako story board-a, hona emen:


Honekin hasteko taldekide bakoitzak gauza ezberdinak bilatzen hasi da internetetik, argazkiak, bideoak eta musika, hurrengo egunean, programa jaitzita eta instalatuta dagoenean muntaia egiten hasteko.

Nire ustez, oso ideia ona izan da bideoa egitearena, honela umeekin urtearen bukaerako emaitza ikusteas aparte, programa berri bat erabiltzen ere ikasi dugu. Hurrengo klasea izateko gogoekin utzi nau klase hau, horrelako programak erabiltzea erakargarria egiten zaidalako eta gure bideoa amaituta ikusi nahi dudalako.



Abenduaren 11, ostirala

Gaurko klasea gure proiektuarekin segi beharko dugu etaAndonik esan duenaren arabera, ia amaituta utzi behar dugu. Aurreko egunetik ikusiko ziren gauzak artuta genuenez, egin behar genuen gauza bakarra, gure ahotsak grabatzea, musika aurkitu eta bideoaren muntaia zen. 
Hasteko gure ahotsak grabatzeko herrialde ezberdinetako jendea izango bagina moduan, komunera joan gara eta mobilarekin grabatu ditugu. Mobilarekin grabatu ditugunez eta wap formatoan zeudenez, gero mp4-ra aldatu behar izan ditugu ordenagailuarekin. Ondoren, abestia aurkitzea nahiko erraza egin zaigu eta denbora nahikoa zuenez, ez dugu gehiagorik begiratu.

Azkenik nire ustetan interesgarriena etorri da, bideoaren muntaia egitea Adobe premier pro programarekin. Nahiko erraza izan da erabiltzea, musika altuago edo baxuago entzuteko momentuaren arabera eta argazkiak eta bideoak nahi genuen denboran zehar agertzeko; egia esanda Andoniren laguntza apur bat behar izan dugu non zeuden zenbait gauza jakiteko, baina ez askorik. Saioa amaitzean, gure bideoa editatzen amaituta dagoeta urrengo saiorako bakarrik exportatzeko prestatu behar dugu.

Gaurkoa, klase oso interesgarria izan da, aurretik esan dudan moduan erabiltzen dugun programa gustuko dudalako eta baita ere gure PBL-ren ideia. Guztiz amaituta ikusteko eta presentatzeko gogoekin nago, eta baita ere klaseak ikusteko eta besteena ikusi ahal izateko ere.












iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina